Esku artean duzun Hiztegi honek, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez badator Hiztegi honetan esaten denarekin, honi jarraitu behar zaio eta ez hari. Hortaz, Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea. Hurrengo lerroetan, Hiztegi Batu honen edukiaren zenbait alde argitzen saiatuko gara. Euskaltzaindia konturatzen da irakurleak ez duela, agian, Hiztegi Batuaren lehen idatzaldi honetan argibiderik aurkituko eguneroko lanean behar dituen hainbat hitzez, eta era berean, alferrikakoak irudituko zaizkiola beste zenbait hitzi buruzkoak, inoiz erabiliko ez dituelakoan. Metodo kontu bategatik jokatu dugu horrela. Hiztegi Batua ontzen hasteko orduan, Euskaltzaindiak, lehenbizi, orain artean bere izenaren pean argitaratu dituen hitz zerrenda eta hiztegiak aztertu behar zituen, eta horietako hitzek Hiztegi Batuan izan behar zuten forma eta edukia erabaki. Nolanahi ere, hitz horiekin batera, orobat bildu ditugu Hiztegi Batuaren lehen idatzaldi honetara gure literatura tradizioan ongi finkaturiko hitzak, eta baita azken hogeita hamar urteotako testuetan agertzen direnak ere, osaera zuzenekoak izanik premia bati erantzuteko egokitzak jo direnean.
Esku artean duzun Hiztegi honek, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain
ResponderEliminararte, hiztegi alorrean hartu
dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots,
aurreko erabaki edo
gomendioren bat ados ez badator Hiztegi honetan esaten denarekin, honi
jarraitu behar zaio eta ez
hari. Hortaz, Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal
hitzen, aldaeren eta horien guztien
erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.
Hurrengo lerroetan, Hiztegi Batu
honen edukiaren zenbait alde argitzen saiatuko gara.
Euskaltzaindia konturatzen da irakurleak ez duela, agian, Hiztegi
Batuaren lehen idatzaldi honetan
argibiderik aurkituko eguneroko lanean behar dituen hainbat hitzez,
eta era berean, alferrikakoak
irudituko zaizkiola beste zenbait hitzi buruzkoak, inoiz erabiliko ez
dituelakoan. Metodo kontu
bategatik jokatu dugu horrela. Hiztegi Batua ontzen hasteko orduan,
Euskaltzaindiak, lehenbizi, orain
artean bere izenaren pean argitaratu dituen hitz zerrenda eta
hiztegiak aztertu behar zituen, eta
horietako hitzek Hiztegi Batuan izan behar zuten forma eta edukia
erabaki. Nolanahi ere, hitz horiekin
batera, orobat bildu ditugu Hiztegi Batuaren lehen idatzaldi honetara
gure literatura tradizioan ongi
finkaturiko hitzak, eta baita azken hogeita hamar urteotako testuetan
agertzen direnak ere, osaera
zuzenekoak izanik premia bati erantzuteko egokitzak jo direnean.